jueves, 23 de junio de 2016

Euskal Iraultza Sozialistaren eztabaida (3): Arranomendik Mikel Errori

Euskal Iraultza Sozialistaren eztabaida

Erlaitza blogean Arranomendik argitaratutako


idazkiari Mikel Errok egindako iruzkina dela eta, egileak erantzundakoa (2016-VI-17):

Hain zuzen nire planteamendua egungo egoera zehatzaren azterketa zehatzaren ikuspuntutik ekarpena egiteko asmoz egina izan da eta hain zuzen ere egungo egoeran Iraultza Herrikoiaren ezaugarritzeak espainiar eta frantziar estatuekin eta oligarkiarekin haustura osoa suposatu beharra planteatzen du. Hegoaldean autonomia eskakizuna gainditzearen alde eta baita Iparraldean ere. Eta taktizismoaren arriskua eta KAS alternatibaren debaluazioa ere aipatua da:

“ENAMentzat: Iraultza herrikoairen planteamendu orokorra nere ustez erabat zuzena izan arren eta inposaturiko marko zapaltzailearen aurkako borrokan alternatiba taktikoek berebiziko ekarpena egin arren, ikuspegi estrategikoa galduz, alternatiba taktikoa eskuratzeko zailtasunen aurrean, eduki kualitatiboa apaltzeko joera eman da. Hau da, “akordioa”, “urratsa” edo “aldaketa” gauzatzeko, eduki kualitatibo hori murriztu eta lausotzeko joera. Argi eta garbi errateko, desbideraketa posibilista baterako joera. Jakina, horretan eragina izan zutelarik ziabogaren aurretik ere ENAMen baitan planteamendu erreformistak bultzatzen aritu zirenek.

Hortik ateratzen den irakaspena da nere ustez,ikuspegi taktizistak garatzeko joera ez dela gutxietsi behar eta etsaiak ikuspegi horiek baliatu ditzakeela askapen borroka bera trabatu eta mugimenduaren iparra galdu arazteko.

Bi ondorio horiek eta egungo testuingurua kontuan hartuz, Euskal Iraultza Herrikoiak lehen fase baten izaera izan arren HAUSTURA OSOA suposatuko luke.

-Haustura osoa espainiar eta frantziar estatuekin.

-Haustura osoa oligarkiarekin eta oligarkia horren egiturekin eta beraz,baita Europar Batasun inperalistarekin ere.

Haustura horren gauzapena Euskal Errepublika Independiente Herrikoia izanen litzateke.”

Une honetako lehentasunak finkatzeko une hontako testuinguruaz egiten den irakurketa da gakoa. Une honetan euskal askapen borrokaren likidazio arriskua eta Euskal Herriaren herri gisako izatea bera arriskuan jartzen duen gibelaldia bizi dugu, hots asimilazio arriskua. Eta nazioartean baldintza objektiboak direnak izan arren,ofentsiba neoliberala eta kontra-iraultza faxistaren posizioen aitzinatzea.

Larritasun handiko testuingurua da, borroka ideologikoaz gain, estrategia eta taktika beharrezko ez ezik premiazko ere badirelarik. KAS alternatibaz aipaturiko eztabaida eman zen garaian egoera aurre-iraultzailea zen edo ez eztabaidatzen zen,Euskal Herri Langilearen borroka indartsua zen eta hala ere planteamendu taktikoen alde egin zuen ENAMek ezkerkeriaren eragin kaltegarria azpimarratuz. Egun ez dago eztabaidatzerik egoera aurre-iraultzailerik bizi dugunez, agerikoa delako kontrakoa bizi dugula, hots likidazio arriskua eta Euskal Herri Langilearen borrokaren apaltze orokor eta izugarria.Baldintza subjektiboak iraultzeko bidean ere kokatzen da beraz Euskal Iraultza Herrikoiaren planteamendua. Jakinda planteamendu taktiko-estrategikoek baldintza zehatzetan prozesu iraultzailearen beharrizanei erantzun behar diotela eta baldintzen arabera planteatu behar direla uneoro.

Baldintzen araberakotasun honi loturik esanguratsua da adibidez 1974ko ETAm-ren agiri historikoa. Bertan euskal iraultza sozialistaren momentuko beharrizana alternatiba demokratiko-taktikoa zela defendatzen zuen,baina honakoa erantsiz: “beste jokabide baterako ateak ez ditu inola ere hersten eta borrokaren beharrei erantzuten saiatuko da beti”. Koiuntura aldatzean taktika aldatu beharra argi ageri da beraz,baina koiuntura zehatzari taktika zehatza eskaini beharra ere bai.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario